Itxi

Baskonia

Pedro Martinez

'Horrelakoetan geure buruarekin haserretu behar gara gauzak ondo egin ez izanagatik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kirolbet Baskoniako entrenatzailea oso zorrotz jardun da bere taldeak Endesa Ligako bigarren partidan San Pabloren aurka izandako hutsegite eta jokoarekin.

  • Pedro Martinez, Kirolbet Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EITB

    Pedro Martinez, Kirolbet Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EITB

Kirolbet Baskoniak azken hasperenean galdu zuen Burgosko San Pablo taldearen aurka asteazken honetan, hala ere, talde gasteiztarraren entrenatzailea den Pedro Martinezek gogor kritikatu du bere taldearen jokoa.

Neurketaren ostean eskainitako prentsaurrekoan zera adierazi du Baskoniaren entrenatzaileak: "Burgos gu baino indar gehiagorekin aritu da norgehiagoka guztian zehar". Gainera, "partida txarra egin dugu" baieztatu du Martinezek eta porrotaren gakoa "defentsako hutsegiteetan" egon dela azpimarratu du.

"Aukerak izan ditugu" azaldu du Martinezek, hala ere, jaurtiketa libretik eta 6’75 metroko lerrotik ez dutela asmatu azaldu du.

Entrenatzailearen hitzetan, gainera, asistentzia falta ere atzeman du taldean eta "jokolari batzuek talde guztiak baino lan askosaz handiagoa" egin dutela azpimarratu du.

Hala ere, "ez nuke inor ere goraipatuko, galtzen dugunean danok galtzen baitugu eta ez batzuek soilik" azaldu du Martinezek, eta "horrelakoetan geure buruarekin haserretu behar gara gauzak ondo egin ez izanagatik eta lanean jarraitu behar dugu hurrengoetan hutsegite horiek ekiditeko" adierazi du Kirolbet Baskoniako entrenatzaileak bukatze aldera.