Itxi

Baskonia

Beste fitxaketa bat

Darrun Hilliard: 'Taldeko jokalaria naiz'

Agentziak | Erredakzioa

32 zenbakia eramango du estatubatuarrak eta aurten NBAn jarraitzeko asmoa zuen, baina ez du eskaintzarik jaso.

  • Darrun Hilliard, Baskonia jokalaria. EFE

    Darrun Hilliard, Baskonia jokalaria. EFE

Kirolbet Baskoniak badu beste jokalari bat, Darrun Hilliard.

Estatubatuarrak taldekako jokalaria dela esan du, entrenatzaileak agintzen duena egiten duela eta hiri eta talde berriari moldatzeko arazorik ez duela izango.

32 zenbakia eramango du Baskonian eta aurten NBAn jarraitzeko asmoa zuela adierazi du, baina zoritzarrez ez duela eskaintzarik jaso. Halere, oso aukera ona dela Baskonian jokatzea azpimarratu du eta ezin zuela eskaintzari uko egin.