Baskonia
Euroliga
Caja Laboral Top 16rako sailkatu da Khimkiren porrotari esker
Erredakzioa
Sergio Scarioloren gizonek 80-76 galdu zuten Maccabiren kontra eta Baskoniak Euroligan jarraituko du.
Caja Laboralek Euroligako Top 16rako txartela lortu du Khimkik Maccabiren aurka jasotako porrotari esker (80-76). Scariolok zuzentzen duen taldearen porrotak Euroligan jarraitzeko aukera eman dio Baskoniari, fase erregularra bukatzeko jardunaldi baten faltan.
Caja Laboralek etxekolanak egin zituen asteazkenean Zalgiris Kaunasi 89-95 irabazita, baina Maccabiren garaipena behar zuen. Partizan izango da gasteiztarren hurrengo aurkaria, baina partida ez da erabakigarria izango sailkatuta daudelako dagoeneko.