Baskonia
Endesa Liga
Finalera igarotzeko bigarren aukera Baskoniarentzat, Bartzelonan
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelona Lassak, bestalde, bosgarren neurketa behartu nahi du, laugarrena irabazita.
-
Kirolbet Baskonia aurretik dago kanporaketan (2-1) / EFE.
Kirolbet Baskoniak Endesa Ligako finalerdietako laugarren neurketa jokatuko du, igandean 18:30etan, Palau Blaugranan Bartzelonaren aurka. Gasteizko taldeak bigarren aukera bat dauka katalanei irabazteko eta finalean sartzeko.
Bartzelonako taldeak, bestalde, kanporaketa berdindu eta bosgarren norgehiagoka behartu nahi du. Gasteizen jokatuko litzateke.
Blaugranak bizirik irten ziren kanporaketaren hirugarren neurketatik (67-65). Baskonia ezeztatu zuten erasoan, eta gasteiztarrek ez zuten ohiko erraztasuna aurkitu, etxetik kanpo.
Bartzelonak bazekien gutxiago zela, eta neurketa taktikoa eta defentsakoa. Ante Tomic eta Adam Hanga gakoak izan ziren.
Kanporaketa guztiz ixteko, Baskoniak kontraerasoan ohikoa duen abiadura berreskuratu behar du. Kanpotik trebea eta erreboteetan nagusi izan da Baskonia irabazi dituen partidetan, eta hori ere beharko du berriz garaile irteteko.
Fase erregularrean 86,6 puntu egin zituen batez beste Baskoniak. Horren aurrean, hirugarren neurketako estrategia bera izango du Bartzelonak. Pau Ribas eta Pierre Oriola zalantza dira, eta Petteri Koponen jokatzeko prest egongo da.
2-0eko baten ostean bosgarren partida behartu zen azken aldia 2014-15 denboraldian izan zen. Unicajak Bartzelonari berdindu zion kanporaketa.
Real Madrilek gauza bera lortu zuen Baskoniaren aurka, 2009-10 denboraldian.