Baskonia
Endesa Liga
Shengelia eta Norel, ACBko bosteko onenean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horiekin batera, beste hiru jokalari hauek izendatu dituzte denboraldiko bost nabarmenen artean: Luka Doncic, Gary Neal eta Sylven Landesberg.
-
Tornike Shengelia eta Henk Norel.
Tornike Shengelia (Kirolbet Baskonia) eta Henk Norel (Delteco GBC) 2017/2018 denboraldiko Endesa Ligako bosteko onenean sartu dituzte lehiaketako antolatzaileek. Bosteko horretako gainerako hiru kideak Luka Doncic (Real Madril), Gary Neal (Tecnyconta Zaragoza) eta Sylven Landesberg (Movistar Estudiantes) izan dira.
Shengelia Baskoniako hegal-pibota txapelketako jokalari baloratuena izan da (19,6), eta hirugarren tokia lortu du saskiratzaile onenen zerrendan (16,4). Horrez gain, hamabost onenen artean egon da erreboteen (5,6), baloi lapurtuen (1,1) eta biko jaurtiketen ehunekoen (% 62,7) sailkapenean.
Beste aldetik, Norel bosteko onenean hautatu dute txapelketan hamabi urtez aritu ostean. Herbeheretarra Delteco GBC taldeko jokalari nabarmenena izan da puntuei (13,9), erreboteei (6,7) eta balorazioari (19,5) dagokienez.