Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak 'Top 8'an egotea ziurtatu du, Maccabiri irabazi ostean (83-72)

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Martinezen taldeak mendean hartu ditu israeldarrak eta Euroligako zortzi onenen artean izango da.

  • Baskoniako jokalariak, sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Baskoniako jokalariak, sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.

Baskoniak Euroligako zortzi onenen artean egotea ziurtatu du Maccabi Fox Tel Aviv taldeari 83 eta 72 irabazita. Gasteiztarrek, gainera, fase erregularra zortzigarren postutik gora amaitzeko aukera dute.

Partida zalantzaz beterik hasi dute arabarrek eta Maccabik bere erritmoa jartzea lortu du, baina Pedro Martinezen taldeak buelta eman dio egoerari eta garaipena lortu du aurkariak lanak eman dizkion arren.

Bigarren zatian, Patricio Garino eta Luca Vildoza erabakigarriak izan dira Baskoniak partida erabakita uzteko.

Lehen minutuetan oreka izan da nagusi talde israeldarra erasoko errebotean nagusi izan den arte. Nagusitasun horri esker 9 eta 14 aurreratu da Maccabi markagailuan.

Baina Baskoniak ez du amore eman eta emaitza irauli du, lehen laurdenaren amaieran 22 eta 18 aurreratuta.

Bigarren laurdenean Maccabik erreakzionatu egin du baina gasteiztarrek aldeari eutsi diote atsedenaldira 38 eta 34 iristeko.

Hirugarren laurdenean, israeldarrek 2 eta 12ko partziala egin eta partida 53na jarri dute. Momentu horretan, Patricio Garino agertu da eta berak egindako saskiratze eta jaurtiketa gehigarri bati esker hirugarren laurdena ere aurretik amaitu dute arabarrek: 56-53.

Azken minutuetan, Maccabi saiatu da baina Pedro Martinezen jokalariek ondo eutsi diote emaitzari garaipena eta Top 8rako sailkapena lortuz: 83-72.

 

Fitxa teknikoa

83 - Baskonia (22+16+18+27): Granger (9), Janning (9), Timma (-), Voigtmann (14) y Diop (6) -hasierako boskotea-, Vildoza (6), Beaubois (10), Poirier (9), Shengelia (9) eta Garino (11).

72 - Maccabi Fox Tel Aviv (18+16+19+19): Cole (10), Roll (5), Kane (5), DeShaun Thomas (12) y Parakhouski (12) -hasierako boskotea-, Jackson (14), Bolden (3), Tyus (11), Dibartolomeo (-) eta Zoosman (-).