Baskonia
Euroliga
Baskoniak aukerei eusten die, Marcelinho Huertasi esker
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak 71 eta 81 gailendu zaizkio Valentzia Basketi, La Fontetan jokatutako Euroligako 25. jardunaldian.
-
Beaubois, aurkariez inguratuta. Argazkia: Efe.
Marcelinho Huertasen partida bikainak garaipena eman dio Baskoniari ostegun honetan Valentzia Basketen aurka Euroligan jokatutako partidan. Ondoioz, arabarrek final-laurdenetan sartzeko aukerei eusten diete. Valentziarrek, aldiz, agur esan diote aukera horri.
Valentzia Basket aurretik izan da minutu askotan, baina azken txanpan joko antolatzailerik gabe geratu dira eta horrek partida Pedro Martinezen jokalarien alde jarri du.
Baskoniak ondo hasi du partida, fisikoki ederto dagoela erakutsiz. Hala ere, Rafa Martinezek, San Emeteriok eta Dublejevicek sartutako hirukoek etxeko taldea bizirik mantendu dute. Partida berdinduta joan da Granger eta Voigtmannen lanari esker.
San Emeterioren jokoak bultzada eman dio etxeko taldeari eta lehen laurdena aurretik amaitu dute (20-16).
Bigarren laurdenean, joko gutxi egin dute etxekoek, baina markagailuan ez da alderik zabaldu. Dubljevic kantxara itzuli denean, puntuak Valentziaren alde jausi dira. Sastre ere ondo aritu da eta atsedenaldira 36 eta 31ko markagailuyarekin iritsi dira.
Hirugarren laurdenean, Abaldek eta Huertasek taldearen pisua euren gain hartu dute eta bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira minutu askotan.
Valentzia 64 eta 58 aurreratu da, baina Pedro Martinezek agintea berriro Marcelinho Huertasi eman dio eta brasildarrak partida goitik behera aldatu du.
Azkenean, Baskonia nagusi 71 eta 81.
Fitxa teknikoa
71 - Valentzia Basket (20+16+19+16): Abalde (5), Rafa Martínez (3), San Emeterio (15), Thomas (6), Dubljevic (12) -hasierako boskotea- Sergi García (2), Vives (3), Pleiss (10), Williams (-), Sastre (8), Green (3) eta Doornekamp (4).
81 - Baskonia (16+15+22+28): Granger (2), Beaubois (4), Garino (11), Voigtmann (16), Poirier (10) -hasierakop boskotea- Timma (8), Shengelia (7), Huertas (19), Janning (2) eta Diop (2).