Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak urrutiago du zortzigarren postua, Armani Milanekin galdu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak emaitza iraultzear izan dira baina garaipenari agur esan diote partidako azken segundoan (82-83).

  • Jerrells eta Jones. Argazkia: Efe.

    Jerrells eta Jones. Argazkia: Efe.

Baskoniak 82 eta 83 galdu du Armani Olinpia Milanen aurka Fernando Buesa Arenan jokatutako Euroligako partida. Italiarrak sendo aritu dira eta Pedro Martinezen taldea atzetik izan da ia partida osoan, azken laurdenean gora egin eta partida iraultzear izan ziren arren.

Armani Milan bikain aritu da kanpoko jaurtiketetan eta Gudaitis jaun eta jabe izan da errebotean. Hala ere, azken laurdenean estu eta larri aritu dira eta Baskoniak garaipena eskura izan du Shengeliak azken segundoan egindako jokaldian.

Baskoniak oso eroso hasi du neurketa, baina lehen 10 minutuen amaieran atzetik izan dira markagailuan 19 eta 22.

Pedro Martinezen taldeak hobera egin du bigarren laurdenaren hasieran eta 22na jarri dira markagailuan. Hala ere, italiarrak nagusi izan dira. Dairis Bertansen jokoaren laguntzaz, eta atsedenaldian 11 puntuko aldea izan dute (36-47).

Hirugarren laurdenean, gasteiztarrak alde hori murriztera atera dira. Jason Grangerrek bere gain hartu du erantzukizuna, baina italiarrek aurretik jarraitu dute, azken laurdenaren faltan (56-65).

Azken minutuetan arabarrak balentria lortzear izan dira eta minutu eta erdiren faltan 77na jarri dira.

Piangianik neurketa bikaina egin du eta horrek presio handia sartu die gasteiztarrei. Rodrigue Beauboisek partida berriro berdindu du hiruko saskiratze batekin. Ondoren, Milanoko taldea aurretik jarri da berriro puntu bateko aldearekin eta Shengueliak eskura izan du garaipena partidako azken erasoan. Baloia, hala ere, ez da saskian sartu.

 

Fitxa teknikoa

82-.BASKONIA: Timma (6), Huertas (2), Beaubois (13), Poirier (7) y Shengelia (17) --hasierako boskotea--; Vildoza (4), Voigtmann (10), Janning (3), Granger (15), Jones (5).

83-.ARMANI MILAN: Goudelock (16), Micov (9), Tarczewski (6), Kuzminskas (10) y Theodore (16) --hasierako boskotea--; Kalnietis (2), Cinciarini (-), M'Baye (-), Bertans (7), Jerrells (5) eta Gudaitis (12).

Partzialak: 19-22, 17-25, 20-18 eta 26-18.

0-18 eta 26-18.