Baskonia
EUROLIGAKO 17. JARDUNALDIA
Baskoniak Olinpiakosen aurka jokatu dituen azken sei partidak galdu ditu
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Olinpiakos Baskoniaren mamu beltzetako bat da, nahiz eta Buesa Arenan etxekoek bataz besteko hobea duen: 11 garaipen 17 neurketetan.
-
Marcelinho Huertas Olympiacosen aurkako Euroligako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Baskoniak Olinpiakosen bisita hartuko du ostiral honetan, Euroligako 17. jardunaldian.
Gasteiztarrek galdu egin dute talde greziarraren aurka jokatu dituen azken sei neurketak, hain zuzen ere 2015/2016 denboraldiko Euroligako zazpigarren jardunalditik.
Olinpiakos Baskoniaren mamu beltzetako bat da, nahiz eta Buesa Arenan etxekoek bataz besteko hobea duen: 11 garaipen 17 neurketetan.
Arabarren azken garaipena 2015/2016 denboraldiko bigarren jardunaldian izan zen (96-89). Orduko hartan, gasteiztarren luzapena behar izan zuten partida irabazteko, zeinetan Ioannis Bourousis nabarmendu zen beste guztien gainetik 28 puntu, 12 errebote eta 44 puntuko balorazioarekin.
Joan zen urtean Baskoniak etxean jokatutako lehian, greziarrek 90-95 irabazi zuten, Vassilis Spanoulis joko-antolatzailearen agerraldi apartarekin: 15 puntu eta 15 asistentzia.
Azkenik, aurtengo ligaxkako joaneko partidan, Baskoniak porrota jaso zuen Grezian (75-64).
Diopen adierazpenak
Ilimane Diop baskoniako jokalariak asteazken honetan adierazi duenez, bere hurrengo aurkariaren aurrean egin behar dutena hauxe da: defendatu, erasoan pazientzia izan eta baloia lagunari pasatu.
Hilabete lesionatuta egon ostean kantxetarako bere itzulerari buruz adierazi du "ondo" dagoela, baina gehiago ahalegindu behar dela "eta arreta gehiago izan".