Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak galdu egin du Real Madrilen defentsa itogarriaren aurrean (69-81)

Agentziak | Erredakzioa

Tornike Shengeliaren eta Marcelinho Huertasen puntuak (15 bakoitzak) ez dira nahikoa izan azken laurdenean desagertuta ibili den Baskoniarentzat.

5:10

Real Madrilek azken laurdenean egindako defentsako lanak erantzunik gabe utzi du Baskonia eta garaipena eraman du Buesa Arenatik (69-81) ordura arte berdinduta joan den partidan.

Garaipen honekin zuriek porrotik ezagutu gabe jarraitzen dute etxetik kanpo, eta Endesa Ligako buruan daude 13 garaipen eta porrot bakarrarekin. Baskoniak, berriz, zituen Errege Kopako jokatu ahal izateko postuetan sartzeko borrokan jarraitu beharko du, zortzi garaipenekin.

Tornike Shengeliaren eta Marcelinho Huertasen puntuak (15 bakoitzak) ez dira nahikoa izan azken txanpan desagertuta ibili den Baskoniarentzat.

Real Madrilek Baskoniaren intentsitatea berdintzen jakin du norgehiagokaren hasieran, eta Causeurren eskutik hasierako tarteak lortu ditu (6-13, 5. minutuan). Zuriak nagusi izan dira Edy Tavares aulkitxora joan eta Shengeliak puntuak sartzeari ekin dion arte. ACBn 100 partida bete dituen jokalari georgiarrak ezerezean utzi du madrildarren abantaila.

Bigarren laurdenaren hasieran, Baskonia indartsu kantxaratu da (10-0), eta hilabete eta erdiren buruan berriro jokatzeko moduan egon den Ilimane Diop eta Rodrigue Beaubois jokalarien lan onaren eskutik partida irauli du. Aitzitik, Real Madril, nahiz eta baloi ugari galdu dituen lehen zatian (9 guztira lehendabiziko 20 minutuetan) ez da partidatik joan, eta atsedenaldira lehia estu joan zedila lortu du (36-33).

Atsedenalditik bueltan, etxekoak markagailuan alde egitekotan egon dira Jayson Grangerren eraginkortasunari eta erasoko errebote lanetan (5) ezin hobeto ibili den Patricio Garinori esker. Aitzitik, Felipe Reyesek eta Jeff Taylorrek saski azpian erakutsitako garrak markagailuan aurretik jarri ditu madrildarrak azken laurdenera iristean (55-57).

Norgehiagoka parekatuen zegoenean, ligan beste ehun partida bete dituen Doncicek bere gain hartu du taldea, eta ia jarraian sartu dituen zortzi punturen bitartez, Madrilen garaipena gidatu du, Trey Thompkinsekin batera, Huertasek hori horrela gerta ez zedin eginahalak egin dituen arren (69-81).

Fitxa teknikoa:

Baskonia 69 (18+18+19+14): Huertas (15), Janning (-), Garino (3), Shengelia (15) eta Poirier (6) -hasierako bostekoa-, Beaubois (10), Diop (7), Granger (5) eta Kevin Jones (8).

Real Madril 81 (18+15+24+24): Campazzo (10), Causeur (15), Yusta (-), Thompkins (4) eta Tavares (6) -hasierako bostekoa-, Doncic (12), Carroll (3), Randle (-), Reyes (8), Fernández (12), Taylor (11) eta Radoncic (-).

Partzialak: 18-18, 18-15, 19-24 eta 14-24.

Epaileak: Carlos Peruga, Vicente Bultó eta Martín Caballero. Ez da kanporaturik egon.

poraturik egon.