Baskonia
Euroliga
Baskonia on batek ezin izan dio CSKA indartsuari irabazi (81-90)
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko taldeak aldeak ireki ditu lehen laurdenean, baina Euroligako liderrak erantzun bikaina eman du, eta Buesa Arenako markagailua irauli du azkenean.
-
Shengelia izan da Baskonian puntu gehien egin dituena: 20 / EFE.
Baskoniak CSKA Moskuren kontra galdu du Buesa Arenan (81-90), eta playoffeko postuetatik kanpo geratu da Euroligako lehen itzulia bukatuta.
Sergio Gonzalez izan da neurketako onena, kanpokoen garaipenaren erantzule nagusia. 25 puntu, 8 asistentzia, 6 errebote eta 35eko balorazioarekin, errusiarrak 12 garaipen eta 3 porrotekin utzi ditu Euroligan.
Etxeko taldean, Tornike Shengelia izan da nabarmenena (20 puntu, 13 errebote eta 33ko balorazioa), baina itzaliz joan da, eta ez dio jarraipenik eman neurketa hasiera bikainari.
Baskonia oso erritmo altuan kantxaratu da, saskiratze maila onarekin lehen laurdenean. 16-0eko partzialak 18-5ean jarri du Gasteizko taldea, baina CSKAk emaitza hori txukundu ahal izan du, eta laurdena 26-18ko markagailuarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean, etxekoek sufritzen hasi dute errusiarrek estutu dutenean. Baskoniari 33 puntu egin dizkiote laurden horretan. Will Clyburnek (20 puntu), kanariarrarekin batera, aurretik jarri du bere taldea (31-34), eta baskonistak markagailuan atzetik joan dira atsedenaldira (48-51).
Aldageletatik bueltan, Baskoniak erreboteari esker biziraun du, eta CSKAk momentu batzuetan bultza egin arren, biek egin dituzte akatsak, eta etxekoak aurretik jarri dira berriro (72-70).
Azken laurdenean, Sergio Rodriguezen lanak garaipena eman die errusiarrei. Lehor utzi dute inoiz amore eman ez duen Baskonia.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Granger (3), Beaubois (13), Timma (17), Shengelia (20) y Poirier (9) —hasierako boskotea—; Voigtmann (7), Janning (3), Marcelinho (7), Jones (2) eta Garino.
CSKA Mosku: De Colo (11), Higgins (9), Antonov (-), Kurbanov (2) y Hines (7) —hasierako boskotea—; Rodríguez (25), Clyburn (20), Hunter (10), Vorontsevich (6) eta Fridzon (-).
Partzialak: 26-18, 22-33, 24-19 eta 9-20.
24-19 eta 9-20.