Itxi

Baskonia

94-97

Baskoniak landutako garaipena lortu du Andorraren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 94-97 irabazi dio MoraBanci eta zortzigarren garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Martinezek zuzentzen duen taldeak garaipen bakarrera ditu hirugarren eta bigarren postuak.

5:38

Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Morabanc Andorraren aurka (94-97) eta zortzi garaipen ditu jada Endesa Ligan jokatu dituen 12 jardunalditan. Arabako taldea bosgarren da sailkapenean, laugarren den Bartzelonarekin eta seigarren den Herbaliferekin berdinduta, baina garaipen bakarrera ditu sailkapeneko hirugarren (Montakit Fuenlabrada) eta bigarren (Valentzia) postuak. Real Madril liderra bi garaipenera du Baskoniak.

Bikain ekin dio neurketari Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak 0-9ko partziala lortuta. Lehen laurdena aurrera joan ahala, ordea, Andorrak aldeak murriztu eta lehia parekatu du. Ondorioz, lau puntuko abantaila besterik ez du lortu Baskoniak lehen hamar minutuen amaieran (17-21). Bigarren laurdena hasi beszain laster aurrea hartu du MoraBanc Andorrak eta agintari ibili da markagailuan. Baskoniak une txarrak pasa ditu, baina ez dio utzi abantaila handia hartzen aurkariari eta berdinduta iritsi da partida atsedenaldira (42-42).

Ondo etorri zaio atsdenaldia Arabako taldeari, izan ere, hirugarren laurdenaren hasieran 12 puntuko abantaila lortu baitu (46-58). Etxeko taldea ez da etsitzeko egon eta aldeak murriztu ditu, hiru punturaino (66-69). Azken laurdena oso lehiatua izan da, eta azken segundora arte ez da erabaki irabazlea. Sei puntuko abantaila izan du Baskoniak (80-86), baina partida amaitzeko minutu bakarraren faltan aurrea hartu du Andorrak (94-92), 5-0eko partziala lortuta. Ondoren, Shengeliak hirukoa sartu du (95-94) eta MoraBancen erasoa Poirierrek gelditu du txapel ikusgarri batekin. Gainera, falta egin diote Poirierri berari eta bi jaurtiketa libreak sartu egin ditu. Hiru puntuko abantailarekin, neurketa erabakitzeko aukera izan du Janningek, baina bi jaurtiketa libreak huts egin ditu. Azken jabetza Andorrarentzat izan da, baina Blazicek ez du hirukoa sartu eta Baskoniarentzat izan da garaipena (94-97).

Fitxa teknikoa:

Andorra, 94 (17-25- 24-28): Fernández (21), Jelínek (7), Jankovic (0), Stevic (0), Karnowski (8) -hasierako bostekoa- Blazic (10), Albicy (24), Diagné (11), Shurna (5), Walker (8).

Baskonia, 97 (21-21- 27-28): Marcelinho (8), Beaubois (21), Shengelia (20), Timma (0), Poirier (14) -hasierako bostekoa- Voigtmann (7), Janning (3), Granger (14), Jones (10).

Epaileak: Cortes, García Ortiz eta Sacristan.

 

istan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia