Itxi

Baskonia

EUROLIGAKO 12. JARDUNALDIA

Shengeliak eta Poirierrek garaipena eman diote Baskoniari Istanbulen (81-82)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pibot frantziarrak hiru segundoren faltan sartu dituen bi jaurtiketa libreri esker eman gasteiztarrek irabazi dute norgehiagoka.

  • Tornike Shengelia partidako une batean. Argazkia: EFE

    Tornike Shengelia partidako une batean. Argazkia: EFE

Baskoniak meritu handiko garaipena eskuratu du Anadolu Efesen etxean (81-82) Euroligako 12. Jardunaldian, espero zena baino gehiago sufritu eta gero; izan ere, hiru segundoren faltan Vincent Poirier frantziarrak sartu dituen bi jaurtiketa libre dela medio lortu dute garaipena.

Partidak hainbat gorabehera izan ditu. Turkiarrek Baskoniaren lan onari eutsi diote lehenbiziko bi laurdenetan, baina aldageletatik bueltan gasteiztarrek pauso bat eman dute aurrera eta mendean hartu dute lehia. Alabaina, etxekoak ez dira kikildu eta partida iraultzea lortu dute 23-5eko partzialaren bidez, Errick McCollumen jarioaren eskutik, batez ere (21 puntu guztira).

Dena dela, Baskoniaren mesedetan lan handia egin duten Tornike Shengelia (17 puntu), Poirier (16) eta Matt Janning (16) berriz agertu dira Bryant Dunstonek barrualdean erakutsi duen ahalmenari aurre egiteko. Modu horretan, Baskoniak azken sei jardunaldietako bosgarren garaipena lortu du Europan eta sei garaipen eta sei porrotekin sailkapeneko erdialdean kokatu da. Turkiarrak, aldiz, azkenak dira.

Fitxa teknikoa:

Anadolu Efes 81 (19+23+26+13): Josh Adams (5), Zoran Dragic (10), Ledo (10), Stimac (10) eta Dunston (14) –hasierako bostekoa–, McCollum (21), Simon (7), Balbay (-), Batuk (-), Motum (-) eta Brown (4).

Baskonia 82 (24+21+20+17): Granger (4), Janning (16), Timma (8), Shengelia (17) eta Poirier (16) –hasierako bostekoa–, Huertas (-), Beaubois (9), Kevin Jones (9) eta Voigtmann (3).

Epaileak: Robert Lottermorser (Alemania), Olegs Latisevs (Letonia) eta Josip Radojkovic (Kroazia). Ez dute inor kanporatu.

inor kanporatu.