Baskonia
76-100
Baskoniak bolada onari eutsi dio Burgosen aurka garaipena lortuta
Erredakzioa
Arabako taldeak aste bikaina biribildu du, zortzi egunetan laugarren garaipena lortuta. 76-100 irabazi dio San Pablo Burgos taldeari.
Baskoniak 76-100 irabazi dio San Pablo Burgosi eta aste bikaina biribildu du Arabako taldeak, zortzi egunetan laugarren garaipena lortuta. Endesa Ligako azken hiru partidak irabazi egin ditu Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak.
Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeak fin ibili dira erasoan eta bietako batk ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzea. Parekotasunaren barruan, Baskoniak puntu bateko abantaila lortu du lehen hamar minutuen amaieran (23-24). Bigarren laurdenean lortu du Baskoniak partida apurtzea. Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da, eta 13 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (44-57).
Azken bi laurdenetan, kontrolpean izan du neurketa Arabako taldeak. Burgos ezinean ibili da. Etxeko taldeari asko kosta zaio Baskoniaren erasoaldiak geratzea eta arabarren defentsa zulatea. Baskoniak 20 puntuko abantailarekin (55-75) ekin dio azken laurdenari eta garaipenak ez dio ihes egin (76-100).
Fitxa teknikoa:
76 - San Pablo Burgos (23+21+11+21): Corey Fischer (0), Tadas Sedekerskis (2), John Jenkins (13), Deon Thompson (13), Goran Huskic (14) -hasierako bostekoa-; Thomas Schreiner (4), Álex Barrera (-), Javi Vega (2), Sebas Sáiz (9), Deividas Gailius (15) Edu Martinez (0), Alex Lopez (4).
100 - Baskonia (24+33+18+25): Jannis Timma (17), Matt Janning (13), Jayson Granger (9), Vincent Poirier (4), Tornike Shengelia (18) -hasierako bostekoa-; Luca Vildoza (3), Miguel Gonzalez (0), Johannes Voigtmann (15), Malmanis Rinalds (0), Marcelinho Huertas (8), Rodrigue Beabois (13), Iván Martinez (0).
Epaileak: E. Perez Pizarro, Juan de Dios Oyon eta Pedro Munar.