Itxi

Baskonia

Azaroaren 20tik 28ra

Baskoniako jokalariek ez dute euren selekzioekin jokatuko

Agentziak | Eitb.eus

Janis Timmak sare sozialetan iragarri du bere taldekideek ez dutela euren selekzioekin jokatuko.

  • Timma. EFE

    Timma. EFE

Janis Timmak Instagram bitartez iragarri du euren selekzioekin deituta dauden Baskoniako jokalariek ez dituztela jokatuko hurrengo partidak euren selekzioekin.

"Elkarrekin aho batez hartutako erabakia da", esan du Timmak, eta erabakia Gasteizko taldeak ez duela denboraldi hasiera ona izan ikusita hartu dutela azaldu du.

Baskoniako jokalari hauek deitu dituzte euren selekzioekin jokatzera: Janis Timma (Letonia), Marcelinho Huertas (Brasil), Jayson Granger (Uruguai), Johannes Voigtmann (Alemania), Vincent Poirier (Frantzia), Ilimane Diop (Espaina) eta Tornike Shengelia (Georgia).