Baskonia
2 denboraldi
Pedro Martinez, Baskoniako entrenatzaile berria
eitb.eus
Katalanak Pablo Prigioni ordezkatuko du datozen bi urteotan. 2005-06 denboraldian talde gasteiztarrean egon zen.
Baskonia saskibaloi taldeak ostiral honetan iragarri du Pedro Martinez izango dela taldeko entrenatzailea oraingo denboraldia bukatu arte eta datorrenean, joan den asteazkenean dimititu zuen Pablo Priogioniren ordez.
Euroligan Valentziaren aurka 63-80 galdu ondoren eman zuen dimisioa entrenatzaile argentinarrak. Modu honetan, 56 urteko entrenatzaile katalana Gasteizko taldera itzuliko da, 2005-2006 denboraldian ere izan baitzen Baskoniaren aulkian, Endesa Ligako bederatzi jardunaldi eta Euroligako lau partida jokatu ondoren Velimir perasovicek ordezkatu zuen arte. Martinez talderik gabe zegoen. Joan den udan Valentzia Basket utzi zuen, hiru final jokatu eta talde valentziarraren lehen Endesa Liga irabazi ondoren (Kopako eta Eurokopako finalak ere jokatu zituen).
Horren guztiaren ondorioz, Saskibaloiko Entrenatzaileen Espainiako Elkarteak entrenatzaile onena izendatu zuen, eta aitorpen bera lortu zuen Eurokopan. Talde gasteiztarrak jakinarazi duenez, entrenatzaile katalana datorren igandean eseriko lehen aldiz Baskoniaren aulkian, Buesa Arenan Tecnyconta Zaragoza taldearen 18:00etan hasita jokatuko duen partidan
o duen partidan