Itxi

Baskonia

Ostiralean, 20:00etan

Baskoniak garaipena nahi du Brose Bambergen krisia gainditzeko

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniarrek ez dute etxean garaipenik lortu oraindik, baina asteazkenean Unicajari irabazi zioten Malagan, 76-80.

  • Shengelia. Argazkia: Efe.

    Shengelia. Argazkia: Efe.

Baskoniak garaipen baltsamikoa nahi du Brose Bamberg taldearen aurka, Pablo Prigioni entrenatzailearen dimisioaren ostean egun bizi duen krisia gainditzeko.

Arabarrak ostegun goizean abiatu dira Alemaniara, Sergio Valdeolmillos Prigioniren behin-behineko ordezkoarekin batera. Valdeolmillosek entrenatzaile lanak egingo ditu klubak arduradun berria fitxatu arte.

Beste berritasuna Jordan MacRae eskoltarena da, jokatzeko moduan baitago eskuineko sorbaldan izan duen lesioa sendatu ostean. Ondorioz, ez du oraindik taldearekin debutatu.

Brose Bamberg taldeak ez du oraindik etxean garaipenik lortu, baina asteazkenean Unicajari gailendu zitzaion Malagan, 76-80.

Historia Baskoniaren alde dago, bi taldeen arteko neurketetan porrot bakarra jaso duelako, 2015-16 denboraldian, Alemanian bertan.

Baskoniak ez du oraindik garaipenik lortu aurtengo Euroligan, eta talde arabarra sailkapeneko azken postuan dago bere multzoan, Anadolu Efes eta Milango Armani Jeans taldeekin batera.