Baskonia
Euroliga
Baskoniak lesioekin datorren Valentzia hartuko du etxean
Agentziak | Erredakzioa
Baskonia eta Valentzia Basket lau aldiz besterik ez dira aritu elkarren aurka Euroligan. Talde bakoitzak bere etxeko bi partidak irabazi ditu orain arte.
Baskoniak estreinakoz jokatuko du Euroligako partida bat etxean aurtengo denboraldian. Lau baja garrantzitsu dituen Valentzia izango du aurrez aurre Gasteizko taldeak, aurreko jardunaldian Anadolu Efesi irabaztetik datorrena, baina.
Gasteiztarrek, aldiz, orain arte jokatutako bi norgehiagokak galdu dituzte, etxetik kanpo bi kantxa zailetan jokatu ostean, Olinpiakosen eta Makabi Tel Aviven aurrean, hain zuzen ere.
Txus Vidorretak zuzentzen duen talde laranja lau baja esanguratsurekin bidaiatuko du Arabako hiriburura: Fernando San Emeterio Baskoniako jokalari ohia, Antoine Diot joko-antolatzailea, Joan Sastre hegalekoa eta Latavious Williams pibot estatubatuarra.
Dena dela, Endesa Ligako egungo txapeldunek orain arteko jokamoldeari eutsiko diote, hau da, Erick Greenen puntuei eta Bojan Dubljevicek barrualdean egindako lanari.
Baskoniaren aldetik, Patricio Garinok Europan debutatuko du, igandean ligan egin zuen gisara; Jordan McRaek, ordea, lesionaturik jarraitzen du, bera izanik Baskoniak min hartuta duen jokalari bakarra.
Baskonia eta Valentzia Basket lau aldiz besterik ez dira aritu elkarren aurka Euroligan. Talde bakoitzak bere etxeko bi partidak irabazi ditu orain arte.
itu orain arte.