Baskonia
Endesa Liga
Tornike Shengelia, jardunaldiko jokalaririk onena
Agencias |Redacción
33ko balorazioa erdietsi zuen Gipuzkoa Basketen kontra lortutako garaipenean (88-86).
Baskonia taldeko Tornike Shengelia jokalaria Endesa Ligako bosgarren jardunaldiko jokalaririk onena izan da.
Gipuzkoa Basketen kontrako neurketan 88-86 irabazi zuten gasteiztarrek eta Shengeliak 23 puntu lortu zituen jokatutako 36 minututan; gainera, 6 errebote hartu, 2 asistentzia eman, baloi bat lapurtu, tapoi bat egin eta 10 falta jaso zituen guztira 33 puntuko balorazioa eskuratzeko.
>