Baskonia
Tel AVIV-en
Baskoniak men egin behar izan du Makabiren aurrean (74-68)
Agentziak | Erredakzioa
Prigioniren jokalariek Euroligan irabaztea zer den jakin gabe jarraitzen dute denboraldi honetan, Tel Aviven txapelketa horretako bigarren porrota pilatu ostean.
Baskoniak ezin izan du bere lehen garaipena lortu aurtengo Euroligan, galdu egin baitu Makabi Tel Aviven etxean (74-68), eta burua altxa ezinda jarraitzen du denboraldi honen hasieran, sei partidatik bakarra irabazi ostean.
Pablo Prigioniren taldea partidatik kanpo egon da atsedenalditik gertu, baina norgehiagokari buelta emateko aukera izan du azken bi laurdenetan Rodrigue Beaubois frantziarraren ekarpenari esker (22 puntu). Aitzitik, ez da nahiko izan israeldarrak geldiarazteko, eta, horrenbestez, Makabikoek lehiaketako bigarren garaipena lortu dute.
Beauboisen belauneko arazoek ez dute eragotzi joko-antolatzailea Baskoniako jokalari onena izatea, eta, bere eskutik, taldeak gertu izan du garaipena. Patricio Garinoren eta Jordan McRaeren bajak gorabehera, arabarrek bederatzi puntuko aldea bi aldiz murriztu ahal izan dute (39-30 eta 50-41), eta azken bost minutuetara bi puntu atzetik zeudela heldu dira (66-64).
Beauboisek jarraian sartutako sei puntuek energia gehigarria eman diote taldeari; aitzitik, ez dira gai izan partidako azken jokaldiak behar bezala kudeatzeko, eta Makabik azeleragailua hondoraino zapaldu du Baskonia esku hutsik utziz.
Norris Cole (24 puntu) eta Desjaun Thomas (17) izan dira talde israeldarraren gizon eraginkorrenak.
Fitxa tekniko:
Makabi Tel Aviv: 74. Jackson (5), Kane (4), Roll (8), Bolden (1) eta Parakhouski (3) ?hasierako bostekoa? ; Thomas (17), Cole (24), Tyus (8), Dibartolomeo (2) y Cohen (2).
Baskonia: 68. Granger (7), Timma (5), Janning (-), Shengelia (11) y Diop (12) ?hasierako bostekoa?; Voigtmann (4), Marcelinho (-), Poirier (-), Delfino (-), Vildoza (7) eta Beaubois (22).
Partzialak: 19-16, 20-14, 17-23, 18-15.
Epaileak: Javor (SLO), Koromilas (GRE) eta Difallah (FRA). Ez da kanporaturik egon.