Itxi

Baskonia

Lesioa

Garinok hilabete emango du bajan, zuntz-haustura baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Baskoniari zaildu egin zaio denboraldi-aurrearen amaiera zaildu zaio, hainbat jokalarik arazo fisikoak baitituzte.

  • Patricio Garino, bere aurkezpenaren egunean. Argazkia: EiTB.

    Patricio Garino, bere aurkezpenaren egunean. Argazkia: EiTB.

Patricio Garino Baskoniako jokalariak hilabete emango du bajan, ezkerreko zangoan zuntz-haustura baitu.

Ezusteko honen ondorioz, Baskoniari zaildu egin zaio denboraldi-aurrearen azken txanpa, hainbat jokalarik arazo fisikoak baitituzte.

Baskoniako arduradunek adierazi dutenez, "abuztuan izandako lesioak okerrera egin du Argentinako selekzioarekin izan den bitartean".

Beaubois, jokatzeko prest

Albiste ona, aldiz, Rodrigue Beauboisek eman du. Frantziarrak belaunean zituen arazoak gainditu ditu, eta taldekideekin entrenatzeko prest dago jada.

rest dago jada.