Itxi

Baskonia

LEsioa

McRae, bi hilerako baja, ezkerreko sorbaldan duen lesio bategatik

Agentziak | Erredakzioa

Eragozpen handia da Pablo Prigionik zuzentzen duen taldearentzat; izan ere, oraindik ez baitago argi noiz bueltatuko den McRaeren postu berean jokatzen duen Rodrigue Beaubois frantziarra.

  • McRae, Gasteizera heldu zenean. Argazkia: EiTB

    McRae, Gasteizera heldu zenean. Argazkia: EiTB

Jordan McRae Baskoniako jokalaria bi hilabete inguru egongo da kantxetatik kanpo, ezkerreko sorbaldan duen subluxazio bategatik; horrenbestez, Endesa Ligako eta Euroligako hasierak galduko ditu.

Gasteizko taldeak gaur arratsaldean jakitera eman duenez, behin diagnostikoa zehaztuta jokalariak sorbalda "osatzeko eta indartzeko" tratamenduari ekingo dio datozen egunotan.

Baskoniak Logroñon, Estudiantesen aurka jokatutako lagunartekoan lesionatu zen McRae, atsedenaldia orduko izan zuen keinu txar batean.

Aipatu baja eragozpen handia da Pablo Prigionik zuzentzen duen taldearentzat; izan ere, oraindik ez baitago argi noiz bueltatuko den McRaeren postu berean jokatzen duen Rodrigue Beaubois frantziarra.

Baliteke Baskoniak merkatura jotzea eskolta estatubatuarra ordezkatzeko.

a ordezkatzeko.