Baskonia
Akordioa
Adam Hangak hiru urte gehiago emango ditu Baskonian
Agentziak | Erredakzioa
Klubak Bartzelonak egindako eskaintza berdindu du, eta jokalariak Gasteizen jarraitzea erabaki du.
-
Adam Hanga. Argazkia: Efe.
Adam Hanga hungariarrak hiru urterako luzatu du Baskoniarekin duen kontratua, talde gasteiztarrak Bartzelona Lassak jokalariari egindako eskaintza berdindu ostean.
Baskoniak berak eman du akordio horren berri, eta testuan azpimarratu du Hangak Baskonian emandako lau urteetan "indarra, lidergoa, erregulartasuna eta defentsa lana" erakutsi dituela; izan ere, jokalaria defendatzailerik onena izendatu zuten Euroligan.
Baskoniak Bartzelonaren eskaintza berdindu eta ACBren egoitzan aurkeztu zuenean, jokalariak Endesa Ligatik alde egiteko aukera zuen, baina Baskoniaren eskaintza onartzea erabaki du azkenean.
Adam Hanga 2011n iritsi zen Endesa Ligara, Manresa taldera, hain zuzen, eta ordutik ona 9,3 puntu egin ditu batez beste. Euroligan, berriz, 10,5 puntuko batezbestekoa du.