Itxi

Baskonia

82-83

Baskoniak puntu bakarragatik galdu du Valentziaren aurkako lehen partida

Erredakzioa

Arabako taldeak 82-83 galdu du Endesa Ligako finalerdietako lehen neurketa Buesa Arenan. Ondorioz, talde valentziarra da aurretik kanporaketan (0-1).

  • Baskonia-Valentzia. Argazkia: EFE

    Baskonia-Valentzia (82-83). Argazkia: EFE

Baskoniak 82-83 galdu du Valentziaren aurka Buesa Arenan jokatu den Endesa Ligako finalerdietako kanporaketako lehen partida. Ondorioz, talde valentziarra jarri da aurretik kanporaketan (0-1).

Partidako lehen saskiratzeak etxeko taldeak lortu ditu, eta 4-0 hartu du aurrea. Valentzia, ordea, garaiz esnatu da, eta azkar parekatu du neurketa (14-14). Ondoren, aurretik jarri da talde bisitaria (17-19), baina Baskoniak 22-21eko aldeko markagailuarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenaren hasieran, Valentziak hartu du aurrea markagailuan (24-26), baina Sito Alonsok zuzentzen duen taldea nagusi izan da atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan. Pixkanaka-pixkanaka, abantaila handitzen hasi da Baskonia, eta zortzi puntuko errenta lortu du atsedenaldiaren aurretik (41-33).

Kantxara itzuli ostean, Baskoniak txarto pasa du. Valentzia nagusitu da, bai erasoan bai defentsan, eta, ondorioz, markagailua asko estutu du, puntu bakarrera jarrita (47-46) hirugarren laurdena amaitzeko bost minutu falta zirenean. Aurkaria horren gertu ikusita, Baskoniak erreakzionatu egin du, eta hamar puntuko abantaila lortu du (60-50). Valentziak sartutako hiruko batekin amaitu da hirugarren laurdena, eta Baskoniak sei puntuko abantailarekin ekin die azken hamar minutuei (64-58). Laugarren eta azken laurdena hasi bezain laster, Valentziak puntu bakarrera murriztu du desabantaila (64-63), baina hirugarren laurdenean egin bezala, Arabako taldea esnatu egin da, eta bost puntuko abantaila lortu du partida amaitzeko bost minutu falta zirenean (75-70).  Baskonia ez da egoera txarrean iritsi neurketako azken txanpara, baina arauzko denbora agortzeko bi minutu falta zirenean, Valentziak aurrea hartu du (77-78). Epaileen erabakiek eta Baskonia aurkariaren saskiaren aurrean finegi ez ibiltzeak ezinezkoa egin du Arabako taldeak garaipena eskuratzea (82-83).

Fitxa teknikoa:

82 - Baskonia (22+19+23+18): Laprovittola (7), Hanga (12), Ledo (10), Tillie (11), Diop (2) —hasierako bostekoa—, Beaubois (5), Voigtmann (6), Blazic (2), Larkin (17), Shengelia (10) eta Sedekerskis (-).

83 - Valentzia Basket (21+12+25+25): Diot (9), Rafa Martinez (-), San Emeterio (24), Sikma (5), Dubljevic (15) —hasierako bostekoa—, Vives (-), Sastre (14), Sato (4), Will Thomas (3) eta Oriola (9).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Antonio Conde eta Luis Miguel Castillo.

tillo.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia