Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak Fuenlabradari irabazi dio, eta Herbaliferen aurka jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak aise gailendu zaizkio Montakit Fuenlabradari, 103 eta 66, Buesa Arenan jokatutako partidan.

  • Laprovittola eta Popovic. Argazkia: Efe.

    Laprovittola eta Popovic. Argazkia: Efe.

Baskoniak Montakit Fuenlabrada mendean hartu du, 103-66, eta bigarren geratu da ligako sailkapenean, Valentzia Basketek UCAM Murtziaren aurka jasotako porrotari esker.

Baskoniak alde lortutako aldeak,eta Valentziak aurka hartutako puntu kopuruak, arabarrak Valentziaren aurretik geratzea ekarri du.

Sailkapenean bigarren geratu direnez, Sito Alonsoren jokalariek Herbalife Kanari Handiaren aurka neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetan, kantxa faktorea alde dutela.

Shane Larkin (27ko balorazioa), Nico Laprovittola (20 puntu eta sei hiruko) eta Adam Hanga (28 puntu) erabakigarriak izan dira gasteiztarrek hasieratik amaierara kontrolatu duten partidan.

Final-laurdenak

Final-laurdenetako lehen partidak maiatzaren 20 eta 21ean jokatuko dira, Real Madril eta Morabanc Andorraren artekoa izan ezik. Kanporaketa hori maiatzaren 24an hasiko da, madrildarrek Istanbulgo Lauko Finala jokatu behar dutelako.

Kanporaketa bigarren partidak maiatzaren 25-26an jokatuko dira, eta hirugarrenak, beharrezkoak izanez gero, maiatzaren 27-28an.

 

Final-laurdenetako neurketak

A - Real Madril - MoraBanc Andorra

B - Baskonia - Herbalife Kanaria Handia

C - Valentzia Basket - Bartzelona Lassa

D - Unicaja - Iberostar Tenerife

 

Finalerdiak

A kanporaketako irabazlea - D kanporaketako irabazlea

B kanporaketako irabazlea - C kanporaketako irabazlea

 

 

-8">