Baskonia
Gaur, 21:00etan
Baskoniak, play offetarako sailkatuta, Panathinaikos hartuko du
eitb.eus
CSKA Moskuk Darussaffaka taldea gainditu du 95-85 eta ondorioz Europako zortzi talde onenen artean egongo dira aurten ere gasteiztarrak.
Baskonia Europako zortzi talde onenen artean dago jada. Azken lau jardunaldietan garaipena eskuratu ondoren Bamberg, CSKA, Fenerbahce eta Emporio Armani taldeen kontra, Turkiako Darussaffakaren porrota behar zuen gaur sailkapena hiru jardunaldiren faltan lortzeko.
CSKA Moskuk Darussaffaka taldea gainditu du 95-85 eta Euroligako play offetan egongo da talde gasteiztarra.
Orain Sito Alonsoren joakalarien helburua laugarren postua lortzea da.
¿ ¡Matemático! ¡¡Clasificados para el PlayOff de la @Euroleague más exigente de la historia!! #NewEra ¿¿¿
— Saski Baskonia (@Baskonia) 22 de marzo de 2017
¿ https://t.co/f4LhfjtkWl pic.twitter.com/ja9JToayqN
Gaur, laugarren postua buruan dutela, aurkari zuzena baten aurka lehiatuko dira, Panathinaikosen kontra hain zuzen ere. Bertan Baskoniako bi jokalari ohi izango dira Bourousis eta James.
FITXA TEKNIKOA
BASKONIA: Larkin, Budinger, Hanga, Shengelia eta Voigtmann --ustezko bostekoa-- Laprovittola, Beaubois, Tillie, Blazic, Diop, Luz eta Sederskis.
PANATHINAIKOS: Calathes, Rivers, Nichols, Gist y Singleton --ustezko bostekoa--; Bourousis, James, Pappas, Fotsis, Feldeine, Gabriel eta Charalampopoulos.
Epailea: Paternico (ITA), Mantyla (FIN) eta Obrknezevic (SRB).
Pabiloia: Fernando Buesa Arena.
Ordua: 21.00/Movistar Deportes 1.