Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia, play-offetarako sailkapen matematikoaren bila

Erredakzioa

Gaur, 20:00etan, jokatuko du Brose Bambergen aurka. Matematikoki sailkatzeko, garaipena lortu behar du, Panathinaikosek Emporio Armaniri irabaztea eta Darussafaka eta Zalgiris taldeek galtzea.

  • Baskonia-Brose Bamberg. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Baskonia-Brose Bamberg partidako irudia. Argazkia: EFE

Baskoniak 20:00etan jokatuko du Euroligako 27. jardunaldiko partida, Brose Bambergen aurka, Alemanian. Arabako taldeak play-offetara matematikoki sailkatu nahi du, baina horretarako Broseri irabazi behar dio. Baskoniak garaipena lortzeaz gain, baina, Panathinaikosek Emporio Armaniri irabaztea eta Darussafaka (CSKAren aurka) eta Zalgiris (Efesen aurka) taldeek galtzea behar du.

Brose Bamberg sailkapeneko 12. postuan dago, 9 garaipen lortuta, baina etxean Olinpiakosi eta Efesi irabazi zien, eta Fenerbahçe eta Real Madril taldeen aurka oso gutxigatik galdu zuten. Lehen itzulian Buesa Arenan jokatutako partidan, alemanek estu hartu zuten Baskonia, baina Arabako taldea nagusitu zen azkenean, 81-74ko emaitzarekin. Baskoniak behin bakarrik galdu du Alemanian Broseren aurka, eta iragan denboraldian jaso zuen porrota, 89-69ko emaitzarekin.

'Sito' Alonso entrenatzaileak jokalari guztiak prest izango ditu, min hartuta dagoen Andrea Bargnani salbu. Alemaniako taldean Fabian Caseur Baskoniako jokalari ohiak jokatzen du, eta euskal taldeak kontuz ibili beharko du Darius Miller, Janis Strelnieks eta Nicolo Melli jokalariek osatzen duten hirukotearekin.