Baskonia
Euroliga
Baskoniak Bartzelona umiliatu du Palaun (79-93)
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek azken partidetako arantza atera dute, 12. garaipena lortuta. Kataluniarrek, berriz, zaleen haserrea jasan behar izan dute.
Baskoniak jipoia eman dio Bartzelonari Palau Blaugrana (79-93) partida ona jokatuta. Arabarrek atzean utzi dute azken bi neurketetan emandako itxura txarra.
20 minututan 62 puntu hartu ditu Bartzelonak, eta horrela oso zaila da neurketa bat irabaztea. Arabarrak, hala ere, ez dira ondo hasi, baina amaierako minutuetan barkatu egin dute, jipoia handiagoa izan zitekeelako.
Bartzelona ez da batere ondo ibili eta bere izarretako batzuek partida negargarria jokatu dute. Zaleek ez diete barkatu eta txistu egin diete eta zapi zuriak ere atera dizkiete.
Lehen laurdenean berdintasuna izan da nagusi (20-21), baita ia bigarren laurden osoan ere, 7 eta 0ekopartzialaren ostean markagailua 40na izan baita.
Horixe izan da kataluniarren momenturik onena, baina etxekoak azpitik izan dira denbora guztian, arabarrak beti gehiago izan direlako.
Larkin, Hanga eta Budinger jokalarien hirukoak, Voigtmannen eta Tillieren indarra eta gasteiztarren gogoa izan dira garaipenaren ardatzak.
Fitxa teknikoa
79-. BARTZELONA LASSA: Rice (15), Navarro (-), Claver (1), Doellman (10), Tomic (2) --hasierako boskotea--; Faverani (11), Vezenkov (14), Peno (-), Eriksson (6), Koponen (6), Perperoglou (6).
93-. BASKONIA: Larkin (18), Budinger (15), Hanga (14), Tillie (13), Diop (4) --hasierako boskotea--; Bargnani (6), Voigtmann (13), Sedekerskis (2), Beaubois (3), Blazic (-), Laprovittola (5), Luz (-).
PARTZIALAK: 20-21, 43-53 (atsedenaldia), 63-83, 79-93 (amaiera).
9-93 (amaiera).