Itxi

Baskonia

69-87

Baskoniak jipoia jaso du Izar Gorriaren aurka

Erredakzioa

Talde bisitaria nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta 69-87ko emaitzarekin irabazi dio Arabako taldeari.

  • Baskonia-Izar Gorria. Argazkia: EFE

    Baskonia-Izar Gorria. Argazkia: EFE

Baskoniak jipoia jaso du Izar Gorriaren aurka (69-87) Buesa Arenan jokatu duen Euroligako partida. Hasieratik amaieraraino nagusi izan da talde bisitaria eta nagusitasunez gailendu da.

Gaizki ekin dio partidari Baskoniak eta lehen minututik talde bisitariak agindu du markagailuan. Pixkanaka, abantaila polita lortzen hasi da Izar Gorria eta hamar puntuko errenta eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (15-25). Bigarren laurden oso txarra jokatu du Baskoniak eta Serbiako taldea horretaz baliatu da, atsedenaldira 23 puntuko abantailarekin iristeko (27-50).

Atsedenalditik kantxara itzultzean, aldeak murrizten saiatu da Arabako taldea, baina Izar Gorria sendo mantendu da, eta etxeko taldeak ezin izan ditu aldeak murrriztu. 21 puntuko desabantailarekin iritsi da Baskonia azken laurdenera (49-70). Amaierako hamar minutuen hasierako txanpan lortu du aldeak murriztea Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak eta hamabi puntura kokatu da (58-70), partida amaitzeko 6 minutu falta izan direnean. Izar Gorriak, ordea, Baskoniaren erreakzioa garaiz moztea lortu du, eta garaipenak ez dio ihes egin (69-87).

Fitxa teknikoa:

Baskonia: Larkin (16), Hanga, Tillie (12), Bargnani (2) eta Voigtmann (5) --hasierako bostekoa--; Budinger (2), Beaubois (9), Blazic (5), Diop (2), Sedekerskis (3), Laprovittola (6) eta Rafa Luz (-).

Izar Gorria: Jenkins (5), Jovic (18), Simonovic (23), Mitrovic (4) eta Kuzmic (11) --hasierako bostekoa--; Wolters (9), Thompson (4), Lazic (5), Guduric (2), Bjelica (6) eta Dobric (-).

Partzialak: 15-25, 15-25, 22-20 eta 20-17.

Epaileak: Lamonica (ITA), Latisevs (LET) eta Laurinavicius (LIT).

navicius (LIT).