Baskonia
84-63
Baskoniak garaipen erosoa lortu du Bilbao Basketen aurka
Erredakzioa
Arabako taldeak 84-63 irabazi dio talde bizkaitarrari Buesa Arenan. RETAbet Bilbao Basket ez da Koparako sailkatu eta Baskonia ez da zerrenda-buru izango.
Baskoniak garaipen erosoa lortu du RETAbet Bilbao Basketen aurka (84-63) bi taldeek Buesa Arenan jokatu duten derbian. Garaipena lortu arren, Arabako taldea ez da zerrenda-buru izango Errege Kopan Tenerifek irabazi egin baitio Bartzelonari. Bestalde, Bilbao Basketek ez du lortu Kopara sailkatzea.
Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak hasiera ona eman dio norgehiagokari 10-2ko partzialarekin eta bederatzi puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuetan (17-8). Bigarren laurdenean abantaila handitzea lortu du Baskoniak 21-10eko partzialarekin, baina atsedenaldira iritsi orduko aldeak murriztu ditu Bilbao Basketek 0-7ko partziala lortuta (41-27).
Hirugren laurdenean hamalau puntuko errentari eutsi dio Baskoniak arazo gehiegirik gabe (64-50). Azken laurdenean Baskoniak erakustaldia eman du, eta garaipen erosoa eskuratu du, 84-63ko emaitzarekn.
Fitxa teknikoa:
84 - Baskonia (17+24+23+20): Larkin (12), Hanga (14), Budinger (-), Tillie (5), Diop (4) -hasierako bostekoa-, Bargnani (3), Beaubois (21), Shengelia (5), Voigtmann (12), Blazic (8) eta Luz (-).
63 - RETAbet Bilbao Basket (8+19+23+13): Tabu (8), Bamforth (11), Mumbru (15), Hervelle (3), Eric (6) -hasierako bostekoa-, Borg (5), Lapornik (6), Buva (9), Vucetic (-) eta Llorente (-).
Epaileak: Benjamin Jimenez, Carlos Sanchez Monserrat eta Andres Fernandez.