Baskonia
16. jardunaldia
Baskonia aise nagusitu zaio Unicks Kazan taldeari (102-70)
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak 11. garaipena erdietsi du, Euroligako bigarren itzuliko lehen jardunaldian.
Baskonia indartsu batek mendean hartu du Unics Kazan taldea 102 eta 70, Euroligako 16. Jardunaldian. Ondorioz, arabarrak sailkapeneko goiko postuetan dira, 11 garaipenekin.
Arabarren neurketa bikaina jokatu dute eta Rodrigue Beaubois izan da onena, 19 minututan 29 puntu sartuta. Gainera, Andrea Bargnani italiarrak berriro jokatzen ikusteko aukera izan dute zaleek, zortzi partida lesionatuta eman ostean.
Baskoniako jokalari guztiek norgehiagoka ona egin dute, eta lau laurdenetan nagusi izan dira.
Fitxa teknikoa:
102 - Baskonia (25+28+24+25): Larkin (7), Hanga (4), Budinger (7), Tillie (8), Voigtmann (14) –hasierako boskotea-, Beaubois (29), Blazic (6), Luz (3), Shengelia (8), Diop (8), Bargnani (8) eta Prigioni (-).
70 - Unics Kazan (15+21+14+20): Colom (8), Langford (19), Panin (-), Antipov (6), Parakhouski (13) –hasierako boskotea-, Orlando Johnson (8), Clarke (-), Voronov (2), Banic (2), Stoll (11), Klimenko (-),eta Latavious Williams (1).
t="utf-8">¿Qué opináis de esto? ¿, what's your opinion? Great job team!! In second position!! Proud of you guys | @EuroLeague #BKNUNK #GoazenBaskonia pic.twitter.com/Ubin8Z22Ym
— Saski Baskonia (@Baskonia) 5 de enero de 2017