Itxi

Baskonia

Ostegunean, 21:00etan

Baskoniak Maccabi hartuko du Euroligan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldea Europako txapelketako sailkapenaren goiko aldean dago, baina azken partida galdu zuen Panathinaikosen kontra.

Baskoniak Maccabi Tel Aviv hartuko du Buesa Arenan, ostegunean 21:00etan, Euroligako 15. jardunaldian. Gasteizko taldea sailkapenaren goiko aldean dago, bederatzi garaipen eta bost porrotekin. Israeldarrek, aldiz, bost garaipen eta bederatzi porrot dituzte.

Hala ere, Sito Alonsoren taldeak txapelketako azken neurketa galdu zuen, Panathinaikosen aurka, eta Endesa Ligako astearteko norgehiagoka ere galdu zuen Kanaria Handian.

Ainars Bagatskis da Maccabiren entrenatzaile berria. Taldearen bidea zuzentzeko helburua dauka, azken bost partietan galdu dute eta. Quincy Millerrek debuta egin lezake, osatuta dago eta.

Maccabik elkarren arteko 22 partidetatik 12 irabazi dizkio Baskoniari, baina Buesa Arenako estatistiketan gasteiztarrak dira irabazle, sei garaipenekin. Elkarren aurka aritu diren Euroligako bi Lauko Finaletan ere israeldarrek irabazi zuten.

irabazi zuten.

irabazi zuten.

irabazi zuten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia berriak