Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak alternatibez betetako partida irabazi dio Bartzelonari

Agentziak | Erredakzioa

Garaipen honekin (65-62), bederatzi ditu Gasteizko taldeak Euroligan. Prigionik debuta egin du bere itzuleran, Buesa Arena.

  • Prigioni, protagonista Buesa Arenan / EFE.

    Prigioni, protagonista Buesa Arenan / EFE.

Baskoniak Euroligako 13. jardunaldiaren partida irabazi du Bartzelonaren aurka Buesa Arenan (65-62). Bi taldeen partida txarra izan da, baina etxekoek berpizten jakin dute aurkariari partida iraultzeko. Bartzelonak azken zazpi partidetatik sei galdu ditu.

Kataluniako taldea 5 garaipenekin geratu da Europako txapelketan. Baskoniak 9 ditu, sailkapeneko goiko postuetan.

Rordrigue Beaubois (19 puntu) eta Shane Larkin (14) jokalari gakoak izan dira partidaren azken zatian. Larkinen Baskoniaren alde erabaki du Ricen aurkako norgehiagokan. Bartzelonak, izan ere, bizirik utzi du Baskonia, 0-9ko partzialarekin hasi arren. Baskoniak akatsan egin ditu, baina azkenean markagailua irauli, eta sendotuta irten da neurketatik.

Markagailu baxuko partida izan da, baina hirugarren laurdenaren bukaeratik joan-etorriez bete da. Sito Alonso aurretik jarri dira momentu horretan. Baskonia hobetzen joan da, eta behar izan duenean hirukoak sartu egin ditu.

FITXA TEKNIKOA

Baskonia: Larkin (14), Beaubois (19), Hanga (9), Tillie (2), Diop (3) --hasierako boskotea--; Prigioni (-), Voigtmann (7), Blazic (-), Shengelia (5), Budinger (2), Luz (4).

Bartzelona: Rice (15), Koponen (13), Claver (-), Doellman (7), Tomic (18) --hasierako boskotea--; Holmes (2), Dorsey (2), Navarro (2), Vezenkov (3), Eriksson (-), Renfroe (-).

Partzialak: 9-16, 15-14, 23-15 eta 18-17.