Itxi

Baskonia

91-92

Baskoniak azken momentuan irabazi dio Unics Kazani

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak irregular aritu dira berriz ere etxetik kanpo, eta azken segundora arte itxaron behar izan dute garaipena erabakita uzteko.

  • Shengelia, CSKAren aurka ere protagonista / EFE.

    Shengelia, CSKAren aurka ere protagonista / EFE.

Baskoniak Euroligako azkenaurreko sailkatu Unics Kazani irabazi dio, azken hamar segunduetan erabaki den neurketa batean. Shane Larkinek eta Tornike Shengeliak etxeko Keith Langford eta Quino Colomen erakustaldiari eutsi diote Errusian.

Gasteizko taldea irregular aritu da, Buesa Arenatik kanpo ohi den bezala, eta gertu izan du Unicsen aurkako porrota, Europako txapelketan aurkaririk errazena bada ere. Azkenean, antzolatzaile estatubatuarrari eta hegal-pibot georgiarrari esker, egoera konpontu dute garaipena lortzeko.

Bien artean 41 puntu egin dituzte, eta Langford eta Colom gelditu dituzte. 51 egin dituzte Unics Kazanen bi jokalariek. Baskonia estutu dituzte azken laurdenean. Neurketa, izan ere, 10 segundoan erabaki da.

88-87ko markagailuarekin, bukaerarako 6,7 segundo falta zirenean, Larkinek hirukoa egin du etxekoak aurretik jartzeko (88-90). Hala ere, Langforden beste hiruko batek etxekoen alde jarri du markagailua (91-90).

1,8 segundo falta zirenean, Shengeliari falta egin diote. Georgiarrak bi jaurtiketa libreak sartu ditu, eta garaipena eman dio Baskoniari (91-92).

FITXA TEKNIKOA

Unics Kazan: Colom (23), Langford (28), Panin (-), Kaimakoglou (3) y Parakhouski (8) -hasierako boskotea-, Orlando Johnson (11), Voronov (6), Antipov (-), Banic (-), Stoll (7) eta Latavious Williams (5).

Baskonia: Larkin (22), Beaubois (9), Hanga (6), Tillie (2), Voigtmann (2) -hasierako boskotea-, Blazic (9), Budinger (6), Luz (10), Shengelia (19), I. Diop (7).

Partzialak: 20-22, 20-21, 27-24 eta 24-25.

7-24 eta 24-25.