Baskonia
Buesa Arenan
Baskoniak Istanbuleko Darussafaka taldea jipoitu du (73-52)
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek partida borobila jokatu dute eta jaun eta jabe izan dira lehen minututik. Zazpigarren garaipena dute arabarrek Euroligan.
Baskoniak Darussafaka zapaldu du (73-52) Euroligako 11. jardunaldian. Garaipen argia lortu dute arabarrek, eta, horri esker, sendo dira sailkapeneko goiko postuetan.
Denboraldiko zazpigarren garaipenarekin, gasteiztarrek bi garaipeneko aldea dute play offetan sartzeko muga adierazten duten postuekin.
Baskoniak koloreak atera dizkio David Baltten taldeari. Darussafaka talde zailaren ospearekin iritsi da Gasteizera, baina, gaurko neurketaren ostean, aurkariek bestela begiratuko diote.
Istanbuleko taldeak guztien errespetua lortu zuen Moskuko CSKA ahalguztidunari irabaziz, baina Buesa Arenan oso itxura kaskarra eman dute. Baskonia jaun eta jabe izan da lehen laurdenetik, eta, ezustean bada ere, Darussafakak ez dio arazorik sortu.
Larkin eta Beaubois izan dira taldeko liderrak, eta barne jokoan ere maisu aritu da Sito Alonsoren taldea, Andrea Bargnaniren baja eduki arren.
Fitxa teknikoa
BASKONIA: Larkin (14), Beaubois (12), Budinger (4), Diop (-) y Tillie (5) --hasierako bokotea-- Hanga (9), Shengelia (11), Voigtmann (10), Blazic (5) eta Rafa Luz (3).
DARUSSAFAKA: Wilbekin (8), Clyburn (4), Bertans (3), Moerman (7) y Erden (5) --hasierako boskotea-- Wanamaker (3), Anderson (11), Aldemir (-), Savas (2), Arslan (4) eta Yagmur (-).
PARTZIALAK: 18-9, 19-10, 18-14 eta 18-19.
t="utf-8">¿| Así celebraba nuestro equipazo el gran partido de hoy!!! Espectacular| Amazing game @EuroLeague ! ¿¿¿#BKNDDI pic.twitter.com/fwYdBy1faU
— Saski Baskonia (@Baskonia) 9 de diciembre de 2016