Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak bosgarren garaipena lortu du Ligan, Manresari irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak hasieratik izan dira aurretik markagailuan baina kosta egin zaie partida erabakita uztea.

5:03

Baskoniak duen onena eman behar zian du ICL Manresari 82 eta 69 irabazteko. Kataluniarrak azkenera arte lehiatu dira, markagailuan beti atzetik ibili diren arren.

Arabarrak ez dira eroso egon neurketa osoan. Jaka Blazic onenetarikoa izan da, 17 punturekin, Andrea Bargnani ondoan izan ez duen arren, lesionatuta dagoelako.

Partida hotz hasi da, eta bi taldeek huts ugari egin dituzte. Ondorioz, Sito Alonsok lau jokalari ordezkatu ditu neurketa hasi eta minutu gutxira.

Aldaketek indar handiagoa eman diote Baskoniaren defentsari, eta arerioaren lau puntuko aldeari buelta ematea lortu du, 15 eta 4ko partziala eginda. Lehen laurdena 22 eta 15 amaitu da.

Bigarren laurdenean, kataluniarrek markagailuko aldea ez handitzea lortu dute eta 28 eta 25 hurbildu dira. Baina arabarrek erantzun ona eman diete eta atsedenaldirako 44 eta 21 izan dira aurretik.

Bigarren zatia

Bigarren zatian, Sito Alonsoren taldeari kosta egin zaio erritmoa hartzea, Johannes Voigtmannen hirukoarekin alderik handiena lortu duten arren (47-31).

Gasteiztarrek lanak izan dituzte alde horri eusteko, eta Manresa 62 eta 61 ere jarri da. Baina Baskoniak duen onena eman du azken minutuetan eta garaipena Buesa Arenan geratu da(82-69).

 

Fitxa teknikoa:

82 - Baskonia (22+22+14+24): Larkin (5), Beaubois (8), Hanga (14), Shengelia (13), I. Diop (2) -hasierako boskotea-, Voigtmann (11), Blazic (17), Tillie (6), Budinger (3), Luz (3) eta Sedekerskis (-).

69 - Manresa (15+16+22+16): Cvetkovic (14), Suggs (17), Tomàs (8), Auda (8), Cakarun (4) -hasierako boskotea-, Andric (7), Trapani (8), Aranitovic (-), Montañez (3), Belemene (-), Shako (-) eta D. Jofresa (-).

D. Jofresa (-).