Itxi

Baskonia

Ostiralean, 21:00etan

Baskoniak Perasovicen Efes hartuko du, Euroligako estreinakoan

Agentziak | Erredakzioa

Thomas Heurtel gasteiztarren jokalari ohia eta turkiarren egungo izarretako bat Buesa Arenara itzuliko da.

  • Baskoniak garaipen batekin hasi nahi du bere ibilbidea Euroligan. Argazkia: Efe.

    Baskoniak garaipen batekin hasi nahi du bere ibilbidea Euroligan. Argazkia: Efe.

Baskoniak Euroliga berriaren lehen jardunaldia jokatuko du Buesa Arenan, Velimir Perasovic entrenatzaile ohiaren Anadolu Efes taldearen aurka.

Talde bien lehen partida izango da lehiaketa berrian. Gainera, Thomas Heurtel talde arabarreko jokalari ohia ere Buesa Arena bueltatuko da, baina talde turkiarraren kamiseta jantzita.

Bi taldeen arteko norgehiagoketan oreka da nagusi, bakoitzak zazpina garaipen baititu 1998-99 denboraldian indarrak lehen aldiz neurtu zituztenetik.

Partidari begira, Sito Alonsok bi baja ditu: Rodrigue Beaubois frantziarra, lesionatuta, eta Kim Tillie, zuntz haustura baitu Endesa Ligako lehen jardunaldian Rio Natura Monbusen aurkako partidatik.