Itxi

Baskonia

3. jardunaldia

Baskoniak luzapenean galdu du Bartzelonan (98-92)

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelona Lassa Baskoniari gailendu zaio partidaren luzapenean, 84 puntura berdinduta geratu ostean. Gasteizkoen lehenengo porrota izan da Ligan.

1:10

Baskoniak luzapenean galdu du Bartzelona Lassaren kantxan (98-92). Sito Alonsoren mutilek jaurtiketa libre bat izan dute eskuan garaipena eskuratzeko, baina azkenean kataluniarrentzat izan da.

Bartzelonari azken laurdeneko azken segundoetan ihes egin ahal izan dio puntua. Adam Hangak baskonistak aurretik jartzeko aukera izan du bi jaurtiketa librerekin. Baskoniakoak bakarra sartu du, eta neurketa luzapenera joan da.

Lehen laurdena alternatibez beteta egon da, baina Bartzelonaren alde bukatu da, Justin Doellman buruan zegoela (23-20). Etxekoek aurre egin diote Shengelia eta Bargnaniren presentziari hasierako taldean.

Bigarren laudnean, Rice eta Navarro irten dira, eta hori arazoa izan da Sito Alonsorenentzat. Ez dira Bartzelonaren kanpoko jokoa gelditzeko gai izan. Larkinen erreakzioak 53-47ko margailua jarri du, aldea murriztuz.

Bigarren zatia erritmo baxuagorekin hasi da, baina ibilbide berdintsua hartu du gero. Bartzelonak aldea handitu du, 10 punturaino, baina ezin izan du mantendu, Joshua Akognonen saskiratzeen erruz.

Azken laurdena hasi denean, 2-13ko partzialak aurretik jarri du Baskonia lehen aldiz, eta berdinduta iritsi dira bukaerara.

Luzapenean, Bartzelonak lasaitasuna mentendu du, eta Gasteizkoek presa handiagoarekin jokatu dute. 3. jardunaldian galduta, bi garaipenekin daude.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Peno (2), Oleson (9), Doellman (24), Claver (2) y Tomic(14) --hasierako boskotea--; Navarro (14), Dorsey (6), Rice (20), Perperoglou (7), Eriksson (-) eta Vezenkov (-).

Baskonia: Larkin (18), Hanga (10), Blazic (11), Shengelia (11) y Bargnani (18) --hasierako boskotea--; Cooney (-), Voigtmann (11), Luz (-) eta Akognon (13).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea