Baskonia
Kapitainaren agurra
Fabien Causeurrek Baskonia utzi eta Brose Bambergen jokatuko du
Erredakzioa
Saski Baskonia eta jokalaria bi aleak lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi dira, eta frantziarrak ez du Arabako taldean jarraituko. Alemian jokatuko du datorren denboraldian.
-
Fabien Causeur eta Adam Hanga. Argazkia: EiTB
Saski Baskonia eta Fabien Causeur jokalaria bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi dira. Frantziarrak ez du Baskonian jarraituko eta Brose Bamberg taldean jokatuko du datorren denboraldian. Urte baterako kontratua sinatu du Babierako taldearekin eta beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du.
Causeur 2012-2013. denboraldian iritsi zen Gasteizera eta taldeko kapitaina ere izan da azken denboraldian. Guztira ACBko 125 partida jokatu ditu Baskoniarekin, Euroligako 89 norgehiagoka eta ia 2.000 puntu lortu ditu Gasteizeko taldearekin lau denboralditan.