Baskonia
Bi urterako sinatu du
Bourousis, Panathinaikosera Baskonia utzi ostean
Erredakzioa
Jokalari greziarrak bi urterako kontratua sinatu du Atenaseko taldearekin. Laboral Kutxa Baskonia iragan Endesa Ligako MVPa gabe geratu da.
Panathinaikosek astearte honetan jakinarazi duenez, Ioannis Bourousis fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Ondorioz, Laboral Kutxa Baskonia iragan Endesa Ligako jokalari baliotsuena gabe geratu da.
Pibot greziarrak 31 urte ditu, eta bere herrialdera itzuli da ACBn hiru denboraldi eman ostean; lehenengo biak Real Madrilen eta hirugarrena Baskonian. Gasteizeko taldean egin du denboraldi onena Endesa Ligako MVPa izanda, eta Euroligako bosteko onenean sartzea lortuta.
Karditsako jokalariak 2002an ekin zion bere ibilbide profesionalri AEK Atenasen. Lau denboraldi eman zituen bertan Bartzelonan epe labur bat eman zuelarik. Ondoren, Olympiacosek fitxatu zuen. Bost urte eman zituen Bourousisek Pireoko taldean, ondoren Italiako Emporio Armani taldean egon zen 2011. urtetik 2013ra arte eta duela hiru urte iritsi zen Endesa Ligara.
igara.