Itxi

Baskonia

Igandean, 12:30ean

Laboral Kutxak erreakzioa behar du bigarren neurketan

Agentziak | Erredakzioa

Lehen partidan 27 puntugatik galdu ostean, jokalariek porrot hori barneratzea eta joko ona berreskuratzea nahi du Perasovicek.

  • Velimir Perasovic. Argazkia: Efe.

    Velimir Perasovic. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak Endesa Ligako finalerdietako bigarren partida jokatuko du igandean, Bartzelonan, lehenengoan zaplaztekoa hartu ostean (84-57).

Lehen partidaren ostean, Velimir Perasovic entrenatzaileak onartu egin zuen bere taldeak denboraldiko neurketarik txarrena jokatu zuela. "Lotsagarria izan da. Karikatura hutsa izan gara", esan zuen partida amaitu ostean.

Jokalariek porrot hori barneratzea eta joko ona berreskuratzea nahi du Perasovicek.

Xavi Pascual Bartzelonako entrenatzaileak, berriz, oso pozik agertu zen. "Neurketa ona egin dugu, baina 1-0 gara aurretik bakarrik eta azkenean hiru garaipen lortzen dituen taldea sartuko da finalean; oraindik asko falta da", adierazi zuen.

 

t="utf-8">