Itxi

Baskonia

Porrota Bartzelonan

Laboral Kutxak jipoia hartu du finalerdietako lehen partidan (84-57)

Agentziak | Erredakzioa

Velimir Perasovicen taldeari ez zaio ezer ondo atera, eta kataluniarrak jaun eta jabe izan dira hasieratik. Hurrengo partida igande eguerdian jokatuko dute.

  • Darius Adams, neurketako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Darius Adams, neurketako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Bartzelona Lassak jipoia eman dio Laboral Kutxa Baskoniari Palau Blaugranan eta kataluniarrak aurretik jarri dira Endesa Ligako finalerdietako kanporaketan. Bartzelona gasteiztarren gainetik pasatu da, izan ere, Adam Hanga kenduta, arabarrak pistatik kanpo egon direla eman du.

Etxekoek ondo zekiten denboraldi osoan izan duten mamuaren aurka jokatu dutela, eta ez dute erritmoa inoiz jaitsi.

Bartzelona bizi-bizi atera da kantxara, denboraldi osoan jokatutako lau partidetatik hirutan Velimir Perasovicen taldea nagusitu dela gogoan izanda. 16 eta 9ko partzialarekin hasi eta alde hori handitu besterik ez dute egin kataluniarrek. Defentsan sendo eta erasoan azkar aritu dira Xavi Pascualen jokalariak Ante Tomicek eta Tomas Satoranskyk gidatuta.

Baskonian, berriz, Ioannis Bourousis eta Darius Adams desagertuta izan dira, eta Laboral Kutxak asko igarri du hori. Bartzelonak, gainera, ez du inoiz etsi, kantxa faktorea bere alde mantentzeko helburuarekin.

Bigarren neurketan gauzak aldatu egin daitezke, baina kataluniarrek aukera ederra dute Gasteizko hirugarren norgehiagokara 2 eta 0eko aldearekin iristeko.

 

Fitxa teknikoa:

84 - Bartzelona Lassa (16+27+24+17): Satoransky (12), Navarro (7), Abrines (5), Doellman (6), Tomic (14) -hasierako boskotea-, Vezenkov (5), Samuels (8), Pau Ribas (9), Arroyo (8), Oleson (3) y Perperoglou (7).

57 - Laboral Kutxa Baskonia (9+19+15+14): Darius Adams (2), Hanga (15), Roll (3), Tillie (5), Diop (-) -hasierako boskotea-, Bertrans (5), Bourousis (11), Mike James (8), Planinic (8) y Shengelia (-).

 

t="utf-8">