Baskonia
75-85
Baskoniak Lokomotiven aurka galdu eta laugarren postuan bukatu du
Erredakzioa
Laboral Kutxak 75-85 galdu du Lokomotiv Kuban Krasnodar taldearen aurka eta laugarren postuan bukatu du aurtengo Euroliga.
Laboral Kutxa Baskoniak 75-85 galdu du Lokomotiv Kuban Krasnodarren aurka Lauko Finaleko hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko partida eta aurtengo Euroligari agur esan dio, laugarren bukatuta.
Arabako taldeak ondo ekin dio norgehiagokari eta markagailuan agintzen ibili da lehen laurdenaren erdialdera arte, baina Lokomotivek aurrea hartu du zazpigarren minutuan (12-13). Talde errusiarra Baskonia baino hobea izan da lehen hamar minutuetan eta lau puntuko errenta lortu du (16-20). Bigarren laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeek defentsa sendotu dute, eta fin ibili dira erasoan. Laboral Kutxak lehen laurdeneko desabantaila ezerezean uztea lortu eta bi puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (42-40).
Atsedenaldiaren ostean, lehiak parekatuta jarraitu du hirugarren laurdenaren erdialdera arte, baina hortik aurrera Lokomotiv nagusi izan da. Errusiarrek 0-11ko partziala lortu eta abantaila hartu dute markagailuan. Baskoniari min egin dio partzial horrek eta 8 puntuko desabantailarekin amaitu du hirugarren laurdena (53-61). Azken laurdenean behera etorri da Laboral Kutxa Baskonia eta ezin izan du ezer asko egin sendo mantendu den Lokomotiven aurka. Amaieran, Lokomotiventzat garaipena, 75-85eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
75. Laboral Kutxa (16+26+11+22): Adams (25), Hanga (3), Bertans (13), Tillie (7), Planinic (5) - hasierako bostekoa -, Bourousis (5), Blazic (8), M.James (2), Corbacho (3), I.Diop (4).
85. Lokomotiv Kuban (20+20+21+24): Delaney (21), Broekhoff (21), Claver (10), Bykov (0), Singleton (10) -hasierako bostekoa-, Draper (2), Janning (10), Balashov (0), Voronov (0), Zubkov (11).
Epaileak: Christodoulou (GRE), Ryzhyk (UKR), Pastusiak (POL).