Itxi

Baskonia

Aurreratutako partida

Laboral Kutxak Joventuti irabazi dio Gasteizen (102-99)

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen gizonek 22. garaipena lortu dute Ligan eta sailkapeneko laugarren postuari eusten diote.

  • Paul eta Blazic. Argazkia: Efe.

    Paul eta Blazic. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak partida zaila aurrera atera du Joventuti 102 eta 99 irabazita, Endesa Ligako 32. jardunaldian aurreratutako partidan.

Garaipen honi esker, gasteiztarrak sendo dira laugarren postuan, 22 garaipen eta 9 porrotekin.

Laboral Kutxak ederto hasi du norgehiagoka eta hasierako minutuetan aurretik jarri da markagailuan, Jovetutek defentsan egindako hutsei esker.

Lehen laurdena 28 eta 24 amaitu da, Mike Jamesek azken segundoan egindako jaurtiketarekin.

Bigarren zatian, bi taldeek erakustaldia mean dute erasoan, 6 eta 7 hiruko eginda, hurrenez hurren, eta atsedenaldira 54 eta 55eko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian, Perasovicen taldeak zorrotz jokatu du defentsan, erasoan hutsik egin gabe, eta horri esker aurretik jarri dira markagailuan berriro, 102 eta 99 irabazi arte.

 

Fitxa teknikoa:

102 - Laboral Kutxa Baskonia (28+26+21+27): Adams (32), Hanga (22), Davis Bertans (3), Tillie (4), Planinic (7) -hasierako boskotea-, Bourousis (12), M.James (16), Corbacho (0), I. Diop (6).

99 - Fiatc Joventut (24+31+20+24): Mallet (2), Vidal (21), Abalde (8), Suton (15), Miralles (0) -hasierako boskotea-, Sábat (13), Llovet (5), Nogués (0), Drame (7), B. Paul (22).

, B. Paul (22).