Baskonia
Top 16a
Top 8rako sailkatuta, Laboral Kutxak kantxa faktorea nahi orain
eitb.eus
Khimki talde errusiarrak Olinpiakosen aurka lortutako garaipenari esker sartu da Perasovicen taldea lehiaketako zortzi talde onenen artean.
-
Bourousis, CSKAren aurkako partidan. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxa kantxa faktorea alde izan nahi du Euroligako final-laurdenetan eta horretarako Real Madrili irabazi behar dio, ostiral honetan, Buesa Arenan.
Baskoniak Euroligako final-laurdenak jokatuko ditu Khimki talde errusiarrak ostegunean Olinpiakosen aurka garaipena lortu ondoren.
Orain, gasteiztarren hurrengo helburua Top 16an geratzen diren bi jardunaldietan, gutxienez garaipen bat lortzea da, multozko sailkapenen bigarrena izan eta final-laurdenetan kantxa faktorea alde izateko.
Madrilen aurka ez dituzte gauzak erraz izango, Fabien Causeur baja baita azkeneko egunetan bizkarrean dituen arazoengatik.
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek, 20:30etatik aurrera.
etatik aurrera.etatik aurrera.