Itxi

Baskonia

75-71

Baskoniak Bartzelonari irabazi eta oso gertu ditu Euroligako playoffak

A.B.

Laboral Kutxak 75-71 irabazi dio Barçari Buesa Arenan. Ostegunean CSKAk edo ostiralean Real Madrilek garaipena lortuz gero, final-laurdenetara sailkatuta egongo da Arabako taldea.

  • Bourousis eta Oleson. Argazkia: EFE

    Bourousis eta Oleson Euroligako Baskonia-Bartzelona (75-71) partidan. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 75-71 irabazi dio Bartzelona Lassari Buesa Arenan eta Euroligako playoffetarako txartela ia eskuan dute. Ostegunean CSKAk edo ostiralean Real Madrilek, bietako batek, garaipena lortuz gero, sailkatuta egongo da Arabako taldea. 'Top 16'a gainditzea oso gertu du.

Ondo ekin dio partidari Perasovicek zuzentzen duen taldeak, baina minutuak aurrera joan ahala Bartzelona hasi da agintzen eta Kataluniako taldea aurretik jarri da markagailuan. Blaugranek hiru puntuko abantaila izan dute zenbait unetan, baina Laboral Kutxa ez da erantzunik gabe geratu, eta desabantaila murriztea lortu du. Lehen laurdena Bartzelonaren aldeko puntu bateko abantailarekin amaitu da (16-15).

Bigarren laurdenean, Baskonia partidaren bila atera da, Bartzelonari min emateko asmoarekin. Arabako taldeak bizi jokatu du, eta defentsa sendo batekin Barça baino gehiago izan da. Bartzelona ezustean harrapatu du Laboral Kutxak eta Perasovicek zuzentzen dituen mutilek zazpi puntuko abantaila lortu dute atsedenaldira iristean (40-33).

Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak bolada onean jarraitu du. Bartzelona ezinean ibili da Baskonia erasokor baten aurrean eta Xavi Pascual blaugranen entrenatzaileak ez du Laboral Kutxaren jokoa geratzeko irtenbiderik aurkitu. Ondorioz, bigarren laurdenean lortutako zazpi puntuko abantaila handitu egin du Baskoniak 11 punturaino, hirugarren laurdenaren bukaeran (56-45).

Azken laurdenari hamaika puntuko abantailarekin ekin arren, Baskoniak gogotik lan egin behar izan du garaipena lortzeko. Bartzelonak hobeto jokatu du azken laurdeneko lehen minutuetan eta partida parekatzea lortu du. Buesa Arenako markagailuak berdinketa adierazten izan du (65-65) norgehiagoka amaitzeko 3 minutu eta 40 segundo falta izan direnean. Momentu zailenetan, ordea, Blazic agertu da berriro Baskonia aurretik jartzeko (68-65) eta bere beste saskiratze batek 74-71ekoa ezarri du markagailuan, bukaerarko minutu bakarra falta izan denean. Amaierako 60 segundoak oso ondo maneiatu ditu Arabako taldeak eta amaieran, merezitako garaipena lortu du (75-71).

Fitxa teknikoa:

75 Laboral Kutxa (15+25+16+19): Adams (3), Blazic (8), Hanga (11), Tillie (10), Planinic (2)-hasierako bostekoa-, James (14), Bertans (3), Bourousis (22), Corbacho (2).

71 Barcelona Lassa (16+17+12+26): Satoransky (20), Oleson (4), Doellman (4), Perperoglu (7), Dorsey (4)-hasierako bostekoa-, Arroyo (4), Tomic (10), Abrines (18), Vezenkov.

Epaileak: Jovcic (SRB), Latisevs (LET), Foufis (GRE).

fis (GRE).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia