Baskonia
107-77
Baskoniak jipoia eman dio Estudiantesi
Erredakzioa
Laboral Kutxak 107-77 irabazi dio Madrileko taldeari eta denboraldiko hamazazpigarren garaipena lortu du Endesa Ligan.
-
Laboral Kutxa Baskoniak 107-77 irabazi dio Movistar Estudiantesi. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa Baskoniak bolada onean jarraitzen du, igande honetan Estudiantesi 107-77 irabazi ostean. Ondorioz, denboraldi honetako hamazazpigarren garaipena lortu du Baskoniak Endesa Ligan.
Arabako taldea hasieratik amaieraraino nagusi izan da Movistar Estudiantesen aurka. Lehen laurdenean jada, garaipena bideratuta utzi du Perasovicek zuzentzen duen taldeak, 16 puntuko abantaila lortuta (35-19). Bigarren laurdenean gauzak ez dira asko aldatu, nahiz eta Estudiantesek bere jokoa hobetzea lortu duen. Etxeko taldearen aldeko 59-44ko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean utzi du partida erabakita Baskoniak. Laboral Kutxa erabat nagusi izan da hirugarren laurdenean eta 24 puntuko aldea lortu du, ezinean ibili den Estudiantesen aurrean (83-59). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, baina Laboral Kutxak 100 puntuen muga gainditzea izan du helburu eta 107-77ko emaitzarekin amaitu da partida. Aurtengo Endesa Ligako hamazazpigarren garaipena eskuratu du Baskoniak.
Fitxa teknikoa:
107 - Laboral Kutxa (35+24+24+24): Adams (23), Causeur (12), Hanga (12), Bertans (9), I. Diop (9)-hasierako bostekoa-, James (4), Blazic (5), Corbacho (8), Planinic (11), Tillie (11), M. Diop (3).
77 - Movistar Estudiantes (19+25+15+18): Laprovitola (15), Fernández (11), Pumprla (6), Bircevic (10), Martin (9)-hasierako bostekoa-, Salgado, Brizuela (12), Hernangomez (6), Rey (6), Vicedo (2).
Epaileak: Cortes, Oyon, Munar.
s, Oyon, Munar.