Itxi

Baskonia

Errege Kopa

Sufrituta baina finalerdietan sartu da Laboral Kutxa (77-79)

Agentziak | Erredakzioa

Real Madril izango da arabarren hurrengo aurkaria, finalera bidean. Obradoirok espero baino lan gehiago eman die Perasovicen gizonei, barruak hustu behar izan dituzte garaipena lortzeko.

  • Galiziarrek lanak eman dizkiete gasteiztarrei. Argazkia: Efe.

    Galiziarrek lanak eman dizkiete gasteiztarrei. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak asko sufritu behar izan du Errege Kopako finalerdietan sartzeko. Azken segundora arte ez dute garaipena ziurtatu, eta Obradoirok lanak eman dizkio neurketa aurrera atera ahal izateko. Azkenean, gasteiztarrak 77 eta 79 gailendu dira.

Obradoiro erritmo altua jartzen saiatu da hasieratik, baina hasierako jokaldiak kenduta, arabarrak partidan sartuta izan dira lehen laurdenean. 12-24 amaitu dira lehen minutuak. Eroso, Baskoniarentzat.

Bigarren laurdenean, eta Causeur bikain aritu den arren, galiziarrak 26-30 hurbildu dira (17. min). Ondorioz, atsedenaldian Laboral Kutxaren aldea bost puntutan geratu da (30-35).

Hirugarren laurdenean, galiziarrak aurretik jarri dira berriro, eta azken laurdenaren faltan 60 eta 58 irabazten joan dira. Baina azken minutuetan, Baskoniaren aurka jokatzeaz gain, Obradoirok urduritasunari eta presioari ere aurre egin behar izan dio.

Emozioa, amaiera arte

Amaierarako 2:40 faltan, 70-69 izan dira. Hangaren hirukoak eta Darius Adamsen hiru puntuko jokaldi batek 70-75 aurreratu ditu gasteiztarrak. Horrek partida poltsikoan jarri die, gehiegi sufritu ondoren (77-79)

Baskoniak Real Madrilekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan. Lasoren taldeak Fuenlabrada kanporatu du, eguneko beste kanporaketan.

Fitxa teknikoa:

77 - Rio Natura Monbus Obradoiro (12+18+30+17): Haws (11), McGrath (10), Brown (14), Waczynski (6) y Caloiaro (2) -hasierako boskotea-, Triguero (11), Pustovyi (2), Yusta (10), Bendzius (11), Pozas eta Chagoyen.

79 - Laboral Kutxa (24+11+23+21): Causeur (19), Hanga (20), I. Diop (4), Tillie (5) y Adams (14) -hasierako boskotea-, James, Bourousis (13), Blazic (4) eta Bertans.

 


t="utf-8">