Itxi

Baskonia

Lesioa

Shengeliari ebakuntza egingo diote ostiralean kanpoko meniskoan

Agentziak | Erredakzioa

Baskoniako jokalari georgiarrak UCAM Murtziaren aurkako partidan jasan zuen lesioa, ezkerreko belaunean.

  • Jokaldi honetan lesionatu zen Sghengelia. Argazkia: EiTB.

    Jokaldi honetan lesionatu zen Sghengelia. Argazkia: EiTB.

Tornike Shengelia Baskoniako jokalariari ebakuntza egingo diote ostiralean, ezkerreko belauneko kanpoko meniskoan, hor duen lesioa sendatzeko. UCAM Murtziaren aurkako partidako azken jokaldian lesionatu zen georgiarra, duela bi aste. Otsailaren 19an, ostiral honetan, kirofanoan sartuko da eta Mikel Sanchez traumatologoaren esku jarriko. Baskoniak berak bere webgunean adierazi duenez, klubak tratamenduaren eta sendatzeko epearen berri emango du ebakuntza egin ostean.

t="utf-8">