Baskonia
Lehen itzulia amaituta
Laboral Kutxa lider da Euroligako Top 16an, CSKArekin batera
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek eta errusiarrek partida bateko aldea ateratzen diete Khimkiri eta Real Madrili, eta bi partidakoa Bartzelona Lassa, Olinpiakos eta Brose Basket taldeei.
-
Bourousis eta Spanoulis, Olinpiakosen aurkako partidan. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxak lider amaitu du Euroligako Top 16ko lehen itzulia, CSKA Mosku taldearekin garaipenetara berdinduta.
Gasteiztarrek eta errusiarrek bosna garaipen dituzte lehen zazpi jardunaldien ostean, baina CSKA da lehen postuan dagoen taldea, sartutako eta jasotako puntuen arteko diferentzia hobea duelako. Moskukoek 76 puntuko diferentzia dute euren alde, eta Perasovicen taldek, berriz, 55ekoa.
F multzoa Euroligako historiako indartsuena omen da, eta CSKAk eta Baskoniak partida bateko aldea ateratzen diete Khimkiri eta Real Madrili. Khimki hirugarren da, eta madrildarrak, laugarren. Biek launa garaipen eta hiruna porrot dituzte.
Atzetik Bartzelona Lassa, Olinpiakos eta Brose Basket daude, hiruna garaipen eta launa porrotekin. Azken postuan Zalgiris Kaunas dago, neurketa bakarra irabazita eta final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe.
Zazpi partida geratzen dira
Geratzen diren zazpi norgehiagoketan lehia estua izango da, Lauko finalaren aurretik jokatuko diren final-laurdenetara joateko eskubidea ematen duen lehen lau postuetan geratzeko.
Laboral Kutxak sasoi betean ekingo dio bigarren itzuliari, batez ere, geratzen diren zazpi partidetatik lau Buesa Arenan jokatuko dituelako, eta etxean Euroligako partida bakarra galdu duelako aurtengo edizioan.
tengo edizioan.